Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzua da antolatzailea, herriko eskolen eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Droga Gaietarako Zuzendaritzaren laguntzarekin.
Bi egitarau egongo dira: bat, 0-2 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako; eta bestea, 2-6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako. Talde bakoitza mugatua izango da, gehienez hogei kidekoa.
Otsailaren 2tik maiatzaren 3ra izango da ikastaroa. Egitarau bakoitzak 90 ordu on-line izango ditu, eta baita aurrez-aurreko bi saio ere: bat formazioaren hasieran eta bestea bukaeran, ordu eta erdikoa bakoitza.
Euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke ikastaroa, eta doan da. Etxadiko psikologiako profesionalak izango dira emango dutenak, EHUren laguntzarekin.
Ikastaroaren edukiak ondorengoak dira:
- Familia bizitzaren eraketa
- Garapen psikologikoaren ezagutza
- Garapen psikologikoaren estimulazioa
- Hazkuntza klabeak :
- 0-2 urte ikastaroa: elikadura eta loaren ohitura; hozkadak; hezkuntza zentrorako egokitzapena.
- 2-6 urte ikastaroa: esfinterren kontrola; elikadura eta loaren ohitura; kasketak; zeloak; beldurrak; portaera arazoak.
Izena emateko edo edozein argibidetarako: 943 77 91 26 edo aloidi@bergara.net. Urtarrilaren 22ra arte eman daiteke izena.