Egurrekin egindako tailen erakusketa dago zabalik Aroztegi aretoan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko urt. 17a, 12:56

Eskoba makilarekin, pagoaren zati batekin edo intxaurrondo baten egur pusketarekin egindako tailak daude ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan. Bertako taila eskolako ikasleen lanak dira gehienak; Soraluzeko Pedro Grande 'Peito'-renak dira beste batzuk. Hilaren 24ra arte dago zabalik erakusketa.

Erlojuak, eguzki loreak, argizaiolak, Gernika koadroak, delfinak, kutxak, Bergarako txoko ezberdinak ... ikus daitezke, besteak beste, Bergarako taila eskolako ikasleek egindako lanen artean. 92 urte dituen Asensio Esnaola dute maisu eta hark gidatuta egiten dituzte lanak.

Euren lanekin batera Soraluzeko Pedro Grande Peito-renak ere badaude. Egurra lantzen aritzen den norbait gonbidatzen dute beti urtero egin duten erakusketa honetara, eta Grande gonbidatu dute aurten. "Sorpresa atsegina izan da niretzat. Duela hemeretzi urte hasi nintzen egurra lantzen, eta urte hauetan egindako lanak ekarri ditut. Pertsonak, animaliak, gizarteari egindako kritikak, heriotzaren zentzua edo bizitza bere islatzen dituzte lan hauek", adierazi du Peito-k.

Zabalotegiko lokalean dute taila tailerra eta ondo datorkion egun eta orduan joaten dira egurra lantzera. Tailerrera joan eta tailan hasteko gonbidapena egin diete herritarrei taldeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak