Torradak eta pellak egiteko ikastaroa izango da otsailaren 2an

Maite Txintxurreta 2016ko urtarrilaren 15a

Aratuste garaian pellak eta torradak jateko ohitura daukagu gurean. Horiek egiten ikasteko, Gorka Lobatok ikastaroa eskainiko du otsailaren 2an, martitzena, San Antonioko Gure Ametsa elkartean.

Ikastaroa 18:00etatik 20:00etara izango da. Interesatuek urtarrilaren 27a baino lehenago eman beharko dute izena telefono honetara deituta: 943 77 9159. Ikastaroa doan da. Gehienez hamabost lagunek hartu ahal izango dute parte, eta bergararrek lehentasuna izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak