Bergarako Udal Musika Bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren The love board kontzertua otsailaren 5ean, barikuan, izango da, 22:30etik aurrera, Bergarako Udal Pilotalekuan. 8 eurotan salduko dira sarrera.
Sarrerak aldez aurretik erosteko, honako modu eta jarraibideak zehaztu dituzte Bergarako Udaletik:
- Internet bidez, www.bergara.eus helbidean, urtarrilaren 25ean 18:00etan hasita otsailaren 4ko 19:00ak arte.
- Bergarako Zabalotegi aretoan urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra arte, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.
- Gehienez, pertsonako, 6 sarrera erosi ahal izango dira.
- Kontzertu egunean, pilotalekuko leihatilan 21:30etik aurrera. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko.
Pirritx, Porrotx eta Marimots
Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoen emanaldia, bestalde, otsailaren 6an, zapatuan, izango da Udal Pilotalekuan hau ere. Bi emanaldi izango dira;: 15:30ean eta 18:00etan. Sarrerak 6 eurotan salduko dira. Azkeneko ikuskizuna, Amalur izenekoa, eskainiko dute.
Sarrerak erosteko:
- Internet bidez, www.bergara.eus helbidean urtarrilaren 25ean 18:00etan hasita otsailaren 5eko 19:00ak arte. Bergarako Zabalotegi aretoan urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra arte, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.
- Gehienez, pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.
- Emanaldi egunean pilotalekuko leihatilan 14:30etatik aurrera. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko.