Iñigo Urkulluk Erreka enpresaren eredua lagungarri gerta daitekeela azpimarratu du, ondo jakin baitu ekoizpen tradizionaletik eboluzionatzen. Gainera, euskal industriagintza osatzen duten eragileen arteko lankidetza gehiago bultzatu behar dela ere nabarmendu du.
Eusko Jaurlaritzak eta Errekak proiektu bat baino gehiago partekatzen dituzte, horien artean, Eibarreko WINDBOX Fabrikazio aurreratuko zentroa edota Oil&Gas balio-kate osoari laguntzeko ekimenaren sorrera.
Bergarako San Juan auzoko Fastening Solutions dibisioko instalazioetan, Mondragon taldeko enpresak teknologia ultrasonikoa erabiltzen duen i-Bolt torlojua aurkeztu diote Lehendakariari.
Mondragon taldetik, gainera, Erreka zoriondu nahi izan du Javier Sotil presidenteak, eta indar guztiarekin enpresaren ondoan jarraituko dutela azaldu du.
Errekak zazpi herrialdetan ditu ekoizpen eta merkataritzako plantak, 350 langileko lantaldearekin.