Hitzaldia euskaraz izango da, baina bat-bateko itzulpen zerbitzua egongo da. Hitzaldira joan nahi duten gurasoentzako zaintza zerbitzua ere egongo da Zabalotegiko Txiki Txokoan, Jarduneko begiraleekin. Umeak zaintza zerbitzura eraman nahi dituzten gurasoek 10:45 alderako agertu beharko dute Txiki Txokora.
Hitzaldirako sarrera eta zaintza zerbitzua doan dira. Antzerkirako sarrerak 4 euro balioko ditu.