Gauzak horrela, eskerrak eman gura dizkiete, beste behin, bilketan, batutako elikagaien kontaketan, sailkapenean eta pisatze lanetan parte hartu duten boluntario guztiei. Biziki eskertu nahi izan dituzte, era berean, elikagaiak eta bonuak dirutan eman dituzten guztiak, euren ekarpenarekin kanpaina hau "erabateko arrakasta" izatea lortu dutelako, eskualdeko elikagaien bankutik adierazi dutenez.