Hilaren 15era arte dute kirol taldeek iazko diru-laguntzak eskatzeko

Julen Iriondo 2016ko urtarrilaren 7a

Bergarako saskibaloi taldeetako jokalariak.

Bestetik, hilaren 27an kirol elkarteekin bilera egingo dute Agorrosinen; landuko dituzten gaiak: diru-laguntzak; aurtengo ekintza berezien programa; Kirola Kalera; uda kanpaina; eta kirol elkarte bateratuaren proiektua.

Hurrengo egubakoitzean amaituko da kirol taldeek dokumentazioa aurkezteko epea, Udalaren diru-laguntza jaso ahal izateko: urteko diru kitapenak, fakturak... Hilaren 15etik aurrera ez dute onartuko joan zen denboraldiarekin lotutako ziurtagiririk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak