Aratusteetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan

Julen Iriondo 2016ko urtarrilaren 7a

Aratusteetako irudia.

Urtarrilaren 18an bukatuko da lanak aurkezteko epea. Bergaran bizi diren edo herrian erroldatuta dauden pertsonek parte hartu ahal izango dute. Aratusteak 2016, Bergara leloa eraman beharko dute kartelek. Irabazleak 350 euroko saria jasoko du, herriko komertzioetan gastatzeko bonoetan. Herritarrek ere izango dute irabazlearen aukeraketan parte hartzeko modua, www.bergara.eus atarian bozkatuz. Lehiaketaren oinarriak ere, udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak