Txapelarekin pozik?
Bai. Txapelketa hauek dira giro onekoak, jendea gustura joaten da bertsoak entzutera; bertso bakoitzean, jendea adi. Saio batzuk, azkena-eta, luze joan ziren, baina jendea hantxe; oso giro polita. Horrexegatik jarraitzen dugu, hori da gustatzen zaiguna.
Ze maila izan zuen finalak?
Maila polita izan zuen. Ez da Illunbe bat, baina ondo aritu ginen, umore puntuarekin; uste dut jendearengana iritsi ginela, eta gustura.
Urtean zehar kantatzen duzu?
Lehen ibiltzen ginen zerbait, baina azken sei edo zazpi urtetan txapelketan bakarrik egiten dut. Bertso eskolara ere gutxi joaten naiz orain, lehen gehiago; familia, lana... Baina gustatzen zaigu eta horregatik eusten diogu honi.
Besterik esan nahi?
Txapelketa antolatzen lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi nizkieke. Kopla Barik bertso eskolako denei (gai-jartzaile, epaile...). Txapa Irratiari, Arranori, Kortazarri eta gaztetxeari ere bai.