130 lagun inguruk parte hartu dute, artzain, tronpeta eta danbor jotzen, paje eta soldadu, errege estimatuekin batera.
Agurrak eta goxokiak banatu dituzte Errege Magoek, herritarrengandik jasotako maitasunaren truke. Eta kabalgata amaituta, parrandarako garaia batzuentzat, etxeratu eta, bihar altxatzean topatuko dituzten oparien zain, ilusioz gainezka oheratzekoa laster beste batzuentzat.