Bestalde, urtarrilaren 2an 09:00etatik aurrera, Realak antolatzen duen Infantil Txiki nazioarteko txapelketako sailkapen fasea jokatuko da Ipintzan. Bergara KE, Ariznabarra, Kostkas, Anaitasuna eta Touring taldeak lehiatuko dira. Ospe handiko txapelketa da maila horretan.
Azkenik, urtarrilaren 5ean, alebin mailako txapelketa jokatuko da Ipintzan, orain dela gutxi hil zen Aitor Mujika Mutxi futbol eskolako entrenatzaileari omenaldi bezala. Txapelketa horretan, Real Sociedad, Eibar, Durangoko Cultural eta Bergara KE arituko dira.