Presoen aldeko marisko otarreak badauka jabea

Eneko Azkarate 2015ko abe. 28a, 09:37

Bergaran urtero egin ohi den euskal presoen Gabonetako elkartasun zozketan, 4.238 zenbakiari egokitu zaio aurten marisko otarrea. Zozketaren antolatzaileek aditzera eman dutenez, Flori Rodriguez bergararrari egokitu zaio saria. Argazkian ageri da irabazlea Kabutzia arrandegiaren aurreko aldean. Bestetik, adierazi dute urtarrilaren 9an Sarek antolatuta Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobuserako txartelak salgai daudela dagoeneko "herriko taberna gehienetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak