Abenduaren 10etik 22ra bitartean, biak barne, erakusketarako prestatuta egon behar izan dute erakusleihoek eta epaimahaiak honako irizpideak izan ditu kontuan: publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.
Lehiaketako epaimahaia Bedelkar Bergarako Merkatarien Elkarteko ordezkariek, Beart Bergarako Arte Elkarteko ordezkariek, Gipuzkoako Bazkundeko ordezkari batek eta Udaleko ordezkari batek osatu dute.
Aldi berean, herritarrek ere baloratzeko aukera izan dute; horretarako, komertzioetan banatuko fitxa bat bete eta komertzioetan entregatu behar izan dute.
GOROSTI:
MIRARI:
AMPARO: