Eskubaloi Eguna ospatuko dute zapatuan Bergaran

Josu Bilbao 2015ko abe. 23a, 16:29

Hainbat neurketa prestatu ditu Bergarako Eskubaloi taldeak, eskubaloi egun borobila ospatzeko abenduaren 26an. Tartean, gazteek eta jokalari ohiek ere parte hartuko dute.

Goizean gazteendako txanda izango da:

10:30ean, infantil nesken partidua Zumarragaren aurka. Joan zen asteburuan 11-10 galdu zuten Zumarragan.

11:30etik aurrera kadete eta gazte taldeen jokalariek gurasoen kontrako partiduak jokatuko dituzte.

Goizeko Saioa bukatzeko luntx txiki bat egingo dute.

Arratsaldean, 16:30ean jarraituko dute norgehiagokak. Neska eta mutilen jokalari ohien partiduak egongo dira, eta bukatzeko, luntx bat egingo dute.

Egunaren helburua, eskubaloian jokatzen duten eta jokalari ohiekin egun on bat igarotzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak