Dendako jabeak berak azaldu duenez, erasotzaileak "aurpegia estalita eta pistola banarekin" sartu ziren harategira. "Pistoletako bat eta kaskillo bat hemen geratu ziren", dio Joxe Antiak; izan ere, tiro bat bota zuten, azaldu duenez.
Harakinak "susto handia" hartu zuela azaldu du, nahi eta momentuan "ia konturatu ere ez" zen egin: "dena oso azkar pasatu zen". Besteak beste, belauna oso minduta daukala adierazi du Antiak. Hala ere, lanera itzuli ahal izan da gaur bertan.