Egitarau berezia prestatu dute Xabaloten Gabonetarako

Maite Txintxurreta 2015ko abe. 23a, 12:11

Gaur, abenduak 23, Olentzeroren opariak irekiko dituzte.

Hilaren 26an, zazpiko futbol txapelketa egingo dute Agorrosinen; 27an, txokolate-jana txurroekin; 28an eta 29an, Labegaraietako PIN gabon parkean izango dira; 30ean, Oñatin, Goiengazte, bailarako gaztelekuen topaketak; urtarrilaren 2a eta 4a bitartean, Instant batean Instagrameko argazki lehiaketa, eta 3an, Bilboko PINera irteera.

Goiengazte

Debagoieneko gaztelekuek Goiengazte jaia antolatu dute abenduaren 30erako Oñatiko gaztelekuan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Eskualdeko gazteak elkar ezagutzeko aukera paregabea izango da. Gaztetxef eta kontzertuak izango dira bertan.

Bertara joateko interesa duen orok Xabalote gaztelekuan eman dezake izena, Gabonetan ere zabalik egongo da-eta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak