Izan ere, EAJk hiru senatari izango ditu Gipuzkoatik Madrilen hurrengo legealdian. Victoriano Gallastegirekin batera joango dira Maria Eugenia Iparragirre (1) eta Imanol Kerexeta (3). Lurraldeko laugarren senataria Podemos-Ahal Duguk lortu du: Josetxo Arrieta. Euskal Autonomia Erkidegoan, EAJk sei senatari lortu ditu (hiruna Bizkaian eta Gipuzkoan); Podemos-Ahal Duguk bost (hiru Araban, eta bana Bizkaian eta Gipuzkoan) eta PPk bakarra (Araban).