Oraingoan ere pozik irten dira entzuleak Bergarako Gabonetako kontzertutik

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko abe. 20a, 12:15

Ohi bezala, bete egin zen atzo Bergarako Udal pilotalekua Gabonetako kontzertua entzuteko. Dagoeneko 36. edizioa izan da aurtengoa, baina musikariak lehen eguneko grinarekin aritu ziren, eta herritarrek hasieran bezain gogotsu entzun zituzten Udal Musika Bandaren, Aritzeta Abesbatzaren, Bergarako Orfeoiaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren doinuak. Talde bakoitzak norbere errepertorioa egin eta gero, amaierako tutti-an eskainitako  Verdiren Aida operako Martxa Nagusiak ez zuen inor epel utzi. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak