Bergarako Musika Eskolako Gabonetako kontzertuak bete egin du pilotalekua

Monika Belastegi Aranzabal 2015eko abenduaren 19a

Bergarako Musika Eskokako ikasleek Gabonetako kontzertua egin zuten atzo, barikua, arratsaldean eta ohi bezala, bete egin zuten Udal pilotalekua. Ikasturtean barrena ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten ikasle gazteek eta haien guraso eta sendikoek gustura entzun zituzten etxeko txikiek egindako aurrerapenak. Suzuki taldea, txistu taldea, akordeoi orkestra, umeen abesbatzak... guztira 400 ikasle inguruk hartu zuten parte. Aurten, gainera, estreinakoz, dantza taldeak ere parte hartu zuen emanaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak