Kongresuaren kasuan, probintzia bakoitzak aukeratzen dituen diputatu edo parlamentari kopurua bere bizilagun kopuruaren araberakoa da. Hala, Gipuzkoari sei diputatu izendatzea dagokio; Bizkaiari, zortzi; Arabari, lau; eta Nafarroari, bost.
Senatuari dagokionez, lurralde ordezkaritzako ganbera da. Hauteskunde bidez aukeratzen diren 208 senatariez gainera, erkidegoko ganberek senatari bat eta milioi bat biztanleko beste bana aukeratzen dituzte, guztira, 261 senatarira iritsi arte.
Milioi bat biztanleko, bat
Alderdiei edo koalizioei begiratuta, berriz, Gipuzkoatik 11 alderdi-koaliziok aurkeztu dituzte zerrendak Kongresurako: EH Bilduk, EAJk, PSE-EEk, PPk, Ahal Duguk, Orain Batera-Ezker Anitzak (Unidad Popular), Euskadiko Alderdi Popularrak eta besteak beste, Herritarrak-Herritarron Alderdiak (Ciudadanos).
Internetez, egunean bertan
Goiena Komunikazio Taldeak hauteskunde eguna bertatik bertara jarraituko du; gaur, bozketaren jarraipena eginez eta emaitzen berri emanez, Goiena.eus. Interneteko ataria baliatuta; biharamunean Goiena.eus-en zein Goiena telebistan emaitzez gainera haien gaineko balorazioak jasoko dira, eta abenduaren 23an, eguaztena, GOIENA paperak laburpena jasoko du.