Sahararrei laguntzeko elikagai eta konpresa bilketa hasiko dute zapatuan

Maite Txintxurreta 2015ko abe. 17a, 18:00

Udaletxean, herriko komertzio txikietan, supermerkatuetan eta eskoletan jarriko dituzte bilketa kaxak, eta urtarrilaren 20ra bitartean jardungo dute jendearen ekarpenak batzen.

Azukrea, arroza, pasta, lekaleak, atuna eta sardinak latan eta konpresak eskatu dituzte Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko. Aurten ere konpresen beharra azpimarratu dute bilketaren antolatzaileek. Bilketak iraun bitartean, zenbait egunetan boluntarioak ekimenaren zergatia eta Sahararren egoera azaltzen izango dira.

Bubisher elkartea, Komite Internazionalistak eta Bergarako Udalaren eskutik dator urtero egiten duten ekimena.

Kontu zenbakia

Bestalde, diruz lagundu nahi duenak ere izango du horretarako aukera, jarraian datorren Laboral Kutxako kontu zenbakira bere ekarpena eginez: 3035 0009 1300 91113300.

Antolatzaileek jakinarazi dute Sahararen aldeko bilketa hori ekimen "zabala" dela, eta bertan parte hartu nahi duen oro ongi etorria izango dela. Hala nahi duenak, bilketa puntuetan azalpenak ematen egongo diren boluntarioekin hitz egin dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak