Bihar iluntzeko Gabonetako Kontzertuaren atariko, gaur Musika Eskolaren emanaldia

Julen Iriondo 2015ko abe. 18a, 07:47

Bergarako Gabonetako Kontzertua.

Musika Eskolako 400 ikaslek hartuko dute parte gaur, egubakoitza –18:30ean–, Udal Pilotalekuan egingo den emanaldian. Hainbat taldetan banatuta jardungo dute ikasleek: Suzuki taldea, txistu taldea, dantza taldea, akordeoi orkestra, Big-Band, orkestra sinfonikoa, hasiberrien abesbatza, trikitixa taldea, haurren abesbatza eta gazte banda. Askotariko kantuak jo eta abestuko dituzte, eta amaieran denek batera jardungo dute bi piezatan.  

 

Bihar, berriz, Musika Eskolaz gain, Aritzeta abesbatza, Orkestra Sinfonikoa, Orfeoia, Orfeoi gaztea eta Udal Musika Banda igoko dira frontoiko oholtzara –20:30ean–. Sarrerak www.bergara.eus helbidean eros daitezke, eta gaur, 17:00etatik 19:00etara, Udal Liburutegian, 8 eurotan. Gabonetako Kontzertuaren antolatzaileek eskatu dute frontoira denboraz joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak