Gaurtik aurrera, Artekale zabalik egongo da aurrerantzean 09:00etatik 14:00etara –jaiegunetan ere bai–, eta egubakoitzetan 19:00etatik 22:00etara eta zapatuetan 14:00etatik 22:00etara ere bai. Bidekurutzeta, berriz, itxita egongo da ibilgailuentzat egubakoitzetan 19:00etatik 22:00etara eta zapatuetan 14:00etatik 22:00etara. Gehienezko abiadura 30 km/h izango da, eta oinezkoek izango dute lehentasuna.
Udalak azaldu du aldaketek, "hein handi batean", merkatariek eginiko eskarian dutela oinarria. Eskaria herriko alde zaharra biziberritzeko Udalaren asmoekin bat datorrela-eta, "jarduera ekonomikoa eta elkarbizitza sustatzeko aproposa" izan daitekeelakoan hartu dute erabakia.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.