"Batetik, euskal preso politikoek jasaten duten dispertsioa salatzea; bestetik, preso gaixoen kaleratzea eskatzea, eta azkenik, preso guztien etxeratzea, konponbidea eta bakea" horiek dira, Iñaki Arietaleanizbeaskoak azalduta, hilaren 31ko ekimenaren helburuak.
Aurkezpenean esan zuten ezin direla "Madril eta Paris noiz mugituko zain egon". Helburuak lortzeko "kolore guztietako herritarrak" mugitu behar direla azpimarratu zuten. "Izaera politikoa duen gatazkak, konponbide politikoa behar du", gaineratu zuten. Era berean, dispertsioa "inoiz martxan jarri behar ez zen neurri krudela" dela adierazi zuten.
Parte hartzeko deia
Ekimen "labur, parte hartzaile, hunkigarri eta ikusgarria" egin nahi dute . Horretarako, gutxienez 415 pertsona batu nahi dituzte: "415 euskal preso politiko daudenez, 415 pertsonaren atxikimendua lortu nahi dugu", azaldu zuen Pili Gartziak.
Bilbon urtarrilaren 9rako Sarek deitutako manifestazioan parte hartzera ere deitu dituzte herritarrak