Asteburuan Kantabria, Asturias eta Euskal selekzioa izango dira zein baino zein gehiago, eta hiruko torneo hori txapelketako lehenengo fasea izango da. Hala, egubakoitzean 12:30ean hasita Asturiasek eta Euskal selekzioak jokatuko dute, eta zapatuan –ordu berean– Kantabriakoen kontra neurtuko dituzte indarrak. Hala, domekan Euskal selekzioko ordezkariek atseden hartuko dute, eta Asturiasen eta Kantabriaren partidua jarraituko dute.