Dozenaka kolegiatuk aurkeztutako eta Erizaintza Kolegioak onartutako saria, datorren egubakoitzean, abenduaren 18an jasoko du Larrañagak, Donostiako Londres Hotelean erizaintzako urteroko afarian.
Sari horrekin erizainen ibilbidea aitortzen dute eta baita "gainerako erizainendako eredugarria den lan egiteko modua" ere.
Nerea Larrañagaren kasuan, azkeneko 16 urteetan Mendaroko Hospitaleko Erizaintza Zuzendaria izan da eta haren lankideek azpimarratu dute "arreta pertsonalizatuaren, gertukoaren, integralaren eta aurreratuaren defendatzailea" izan dela. Era berean, "kudeaketa aurreratuaren eta partekatutako liderazgoaren alde" egin duen lana ere azpimarratu dute. Horrekin batera, azpimarratu dute Larrañagak "beti" egin duela apustu "pertsonarengan oinarritutako zaintzaren eta ospitalizaziorako entrenamendu unitate baten sorreraren alde".