Goizeko hamarretan hasi da Gorlako II. Mushing txapelketa, patin gaineko kategorian eta bina txakurrekin. Partehartzaileak banan-banan atera dira irteera lerrotik.Guztira zazpi parte hartzaile izan dira, eta Zazpi Lagun taldeko Eneko Agirre izan da irabazlea, 5100 metroko ibilbidea 12 minutu eta 40 segunduko denboran osatuz.
Horren ostean, bizikleta gaineko modalitatearen txanda heldu da, bikejoring izenekoa. Bertan, 12 korrikalari aritu dira, eta emakumezko bakarra, Larraitz Sorron. Azken horrek 13 minutu eta 12 segunduko denboran osatu du zirkuitoa. Gizonezkoetan, Ekaitz Erauskin izan da azkarrena (00:12:43).
Lehen bi modalitateen ostean, ordu erdiko atsedenalditxoa izan da; horren ondoren, canicrossaren unea iritsi da, jende gehien bildu duen modalitatea. 11:30ean hasi dira parte hartzaileak irteera lerrotik ateratzen, eta ordurako jende mordoxka bildu da, txakurrekin zein txakur gabe, lasterketa ikustera.
Bost kategoriatako jendeak hartu du parte canicrossean. Junior kategorian, Kimetz Etxabe izan da onena; senior emakumezkoetan, Sonia Alvarez; gizonezkoetan, Mikel Etxeberria; 40 urtetik gorako beteranoetan, berriz, emakume bakarra Almudena Ugarte izan da, eta gizonezko onena, berriz, Jose Felipe Larzabal.
Azkenik, 50 urtetik gorakoen kategorian bergarar bat, Fernando Cobos, izan da onena. Cobosek eta haren txakur Garik 27 minutu eta 46 segundutan osatu dute zirkuitua. Probaren amaieran pozik zegoen Pol-Pol mushing taldeko korrikalaria, eta txakurra ere "ondo portatu" dela adierazi du.
Klasifikazioa
Kategoriaka, honako hauek izan dira gaurkoan Gorlako podiumera igo direnak:
- Patinak
1. Eneko Agirre (00:12:40)
2. Pedro Etxeberria (00:13:58
3. Francisco Javier Alemanno (00:14:27)
- Bikejoring emakumeak
1. Larraitz Sorron (00:13:12)
- Bikejoring gizonezkoak
1. Ekaitz Erauskin (00:12:43)
2. Iban Angulo (00:13:06)
3. Imanol Cid (00:13:11)
- Canicross junior gizonezkoak
1. Kimetz Etxabe (00:30:06)
2. Mattin Jauregi (00:31:16)
3. Aitor Agirre (00:34:51)
- Canicross senior emakumezkoak
1. Sonia Alvarez (00:31:31)
2. Saray Rodriguez (00:34:23)
3. Naroa Garmendia (00:34:53)
- Canicross senior gizonezkoak
1. Mikel Etxeberria (00:25:09)
2. Jon Gonzalez (00:26:33)
3. Gaizka Aretzaga (00:27:16)
- 40 urtetik gorako beteranoak emakumezkoak
1. Almudena Ugarte (00:37:15)
- 40 urtetik gorako beteranoak gizonezkoak
1. Jose Felipe Larrazabal (00:25:04)
2. Pedro Etxeberria (00:26:26)
3. Txetxu Tamayo (00:27:05)
- 50 urtetik gorako beteranoak gizonezkoak
1. Fernando Cobos (00:27:46)
2. Joxelu Albizuri (00:32:48)
3. Iñigo Etxaniz (00:33:15)