Egunotan banatuko du Udalak 2016ko egutegia

Julen Iriondo 2015eko abenduaren 11

Udala hasi da 2016ko egutegia banatzen. Egutegia etxe guztietara banatuko da eta herritarrei eskatzen diete banatzaileei ataria zabaltzeko, kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, kasu batzuetan buzoietan eta beste batzuetan atarian pilatxoan utziko dira.  Bizilagunei eskatzen diete, baita ere, bakoitzak bakarra hartzeko. 

Gehiago nahi dutenek udaletxera joan eta bertan jasotzeko aukera dute, etxeetako banaketa amaitu ondoren. Abenduaren 20 ingururako banaketa amaitzea espero dute, baina hedabideen bitartez adieraziko dute noiztik aurrera jaso ahal izango diren udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak