Elebitasun goiztiarraren garrantzia azaldu du Paula Kasares irakasleak

Josu Bilbao Atxutegi 2015ko abe. 10a, 17:31

Jardunek antolatuta Paula Kasares Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak eta soziolinguistikan doktoreak bi hitzaldi eskaini zituen atzo Bergarako Irizar jauregian. Saioak gurasoei eta irakasleei, euskaldunei eta euskaraz ez dakitenei ere zuzenduak izan ziren batez ere. 

Bergarako herritarrengan interesa piztu zuten Paula Kasares nafarrak eskainitako bi hitzaldiek, eta Jardunek antolatutako solasaldietan parte hartzeko talde polita batu zen Irizar jauregian. Lehenengo hitzaldian haurren hizkuntza portaerei eragiteko bideak aztertu zituen Kasaresek bertaratu ziren herritarrekin. Bigarren solasaldian, euskaraz ongi edo batere ez dakiten gurasoei zuzendutako saioan, etxean euskara irakasteko aukera izan ez dutenek euren seme-alabei elebidunak bilakatzen laguntzeko hainbat modu aztertu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak