Gabonetako kontzerturako sarrerak egubakoitzean jarriko dituzte salgai

Jon Berezibar 2015eko abenduaren 9a

Interneten, Bergara.eus-en, 17:00etatik aurrera eskuratu ahalko dira txartelak eta liburutegian abenduaren 11tik 18ra, arratsaldez. 8 euro da prezioa.

Bergarako Musika Bandak, Musika Eskolak, Aritzeta abesbatzak, Orkestra Sinfonikoak eta  Orfeoiak eta Orfeoi gazteak egingo duten gabon-emanaldirako sarrerak ostiraletik aurrera egongo dira salgai.

Liburutegian, ordu eta egun hauetan izango dituzte salgai: abenduaren 11, 14, 15, 16 eta 17 17:00etatik 20:00etara. 18an 17:00etatik 19:00etara. Udal liburutegian esku-dirutan ordaindu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak