Egubakoitzean Zumaian hasiko den txapelketan pilotak berak jarriko du bakoitza bere lekuan, baina aurrez, Irujo-Rezusta bikotea da Asperen apustu sendoetako bat. Eta eurekin batera, azpimarratzekoa da Ezkurdiak eta Barriolak osatuko dutena. Asegarceren partetik ez dago zalantzarik, Aimar Olaizolak aurten bi txapela jantzi berri dituen Urrutikoetxea izango duelako atzean lagun, eta eurak dira taldekako kanporaketa gainditzeko faborito.
Hala, abenduaren 4tik urtarrilaren 17ra final-laurdenetako lehenengo itzulia jokatuko dute –ligaxka eran–, eta jarraian, martxoaren 6ra arte jokatuko dute bigarren itzulia. Final-erdiak martxoaren 12 eta 27 bitartean jokatuko dituzte, eta apirilaren 10ean izango da finala -erabakitzeke dago non.
Txapelketako bikoteak:
Aspe
- Altuna III-Merino II
- Ezkurdia-Barriola
- Irribarria-Zubieta
- Irujo-Rezusta
Asegarce
- Artola-Albisu
- Bengoetxea VI-Untoria
- Berasaluze II-Beroiz
- Olaizola II-Urrutikoetxea