Erdigunean, San Pedro kalean, Barrenkalen, Artekale-Arruriagan, Bidekurutzetan, Iralan, Udaletxean, Fraiskozuri plazan eta Oxirondoko azokan jarriko dituzte gabonetako argiak. Horretaz gain, Bolun, San Lorentzon, Espoloian eta San Antonioko eta Ibargaraiko biribilguneetan ere jarriko dute argiztapen berezia.
Abenduaren 10etik urtarrilaren 6ra bitartean izango dira argi horiek piztuta, arratsaldez 17:30etatik gauerdira arte eta goizaldean 06:00tik 08:00ak arte. Gabonetako apaingarri gisa erabiliko direnak LED argiak izango dira aurten, eta Udalarentzat 18.089 euroko kostua izango dute.
Argiztatu zuk zeuk zuhaitza
Bestalde, argiak ipintzeaz arduratuko den Maykolux enpresak abenduaren 19an eta 28an eta urtarrilaren 5ean zazpi bizikleta jarriko ditu Udal Pilotalekuaren kanpoaldean. Hala, herritarrek pedalei eragiteko aukera izango dute, eta horrela, zuhaitzak argiztatu egingo dira arratsaldeko 18:00tik 20:30era.