Bergarako erakusleiho lehiaketa abenduaren 10ean hasiko da

Idoia Davila 2015ko abe. 2a, 15:03

Urtero bezala oraingoan ere Bergarako Udalak eta Bedelkar Bergarako merkatarien elkarteak elkarlanean erakusleiho lehiaketa antolatu dute. 

Abenduaren 10etik 22ra bitarte ikusi ahal izango dira erakusleihoak erakusketarako prest. Lanegunetan isteko ordura arte egongo dira erakusleihoak argiztatuta; jaiegunetan, aldiz, 21:00ak arte.

Izen-emate epea zabalik

Merkataritza-establezimendu guztiak hartuko dira aintzakotzat lehiaketan eta dagoeneko zabalik dute izen-emate epea. Abenduaren 8ra arte izango dute izena emateko aukera 943 76 10 16 telefonoan.

Parte hartzen duten merkatariek aurrez ezarritako oinarri batzuk bete beharko dituzte:

  • Dendan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira erakusleihoetan.
  • Gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalak ezingo dira erabili apainketarako, baina bai loradendatan eskuratutakoak.
  • Erakusleihoak erakusketarako prest egon behar dira abenduaren 10etik 22ra.

Sariak

Honez gain, kontutan hartuko dira publizitate mezuaren orijinaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna sariak banatzerakoan.

Epaimahaia Kultura Batzordeak, Bedelkarrek eta Beart arte elkarteak osatuko dute. Banatuko dituzten sariak honakoak izango dira:

  1. Ziurtagiria eta 300€
  2. Ziurtagiria eta 250€
  3. Ziurtagiria eta 150€

Gainera, herritarrek ere erakusleihoak baloratzeko aukera izango dute; horretarako komertzioetan banatuko diren fitxak bete beharko dituzte. Herritarrek hautatutako irabazleak ziurtagiria eta 50€ jasoko ditu.

Sari guztiak udal bonoetan banatuko dira, Bergarako komertzioetan erabili ahal izango direnak. Abenduaren 23an izango da banaketa Udalbatza aretoan, 20:00etan.

Informazio gehiago eskuratzeko 943 76 10 16 telefonoa dago eskuragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak