Agurne Barruso, EH Bildu: "Bergararrak animatzen ditugu orain arte sistema batekin ondo egin duguna egiten jarraitzea sistema berriarekin ere"

Ubane Madera 2015eko azaroaren 30a

Bergaran azken urteotan indarrean egon den sistema ezarri eta hura erabiltzen segitzearen alde egin duen EH Bildu koalizioaren ordezkari Agurne Barruso zinegotziak Goienari adierazi dio etorkizunean indarrak birziklapen mailan jarri behar direla. Segidan dago haren lehen balorazioa.

"Hondakinak biltzeko sistemaren eztabaida itxi beharra zegoen eta urrian esan genuen bezala, puntu honetara iritsita, herritarrek erabakitzea zen modurik onena.

Atzo bergararrek bosgarren edukiontziaren aldeko hautua egin zuten. Beraz, sistema aldatuko da datozen hilabeteetan eta sistema berriarekin egun ditugun bilketa-selektiboko tasak mantentzea da daukagun erronka.

Hondakinak ondo sailkatzen eta ahalik eta gehien birziklatzen jarraitu behar dugu orain arte bezala etorkizunean ere.

Horretara animatzen ditugu bergararrak. Orain arte sistema batekin ondo egin duguna egiten jarraitzea sistema berriarekin ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak