Iñigo eta Urtzi down sindromea duten bi lagun dira eta 'DownTown' saioan mundua euren ikuspuntutik erakusten dute ETB2n. Hainbat kirolari, sukaldari eta musikariekin partekatu izan dute pantaila.
Oraingoan Olatz Alberdi, Iñaki Mujika, Oier Elortza, Maddi Bengoa eta Alazne Mujika egongo dira, Bergarako Musika Eskolako trikitilari eta pandero-joleak. Zarautzen egon ziren programa grabatzen eta abenduaren 25ean ikusi ahal izango da Eguberriko saio berezia. Bertan, kaletik ikusten zaie euren instrumentuak jotzen Iñigo eta Urtzirekin topo egin arte. Ondoren gertatzen dena ikusteko itxaron egin beharko da.
Aritz Alustiza Bergarako Musika Eskolako trikiti irakaslearen arabera ikasleak zoraturik itzuli ziren grabaketatik: "Izugarri ondo pasa zuten, sekula ahaztuko ezin duten esperientzia bizi izan dute.