Egubakoitzean jokatu zen lehen finalaurrekoa eta Etxie eta Enaitz Alustizak saioa pareko eginda, lehenak hautsi zuen berdinketa azkenean. Ibai Redondo eta Oxan-ek osatu zuten saioko laukotea. Giro bikainean, Arrano taberna bete egin zuten bertsozaleek. Hurrengo finalaurrekoa abenduaren 11an izango da Kortazarren. Neurtuko dira Iñigo Artzelus, Unai Arantzabal, Jon Patxi Aiastui, Eñaut Uriarte eta Garikoitz Lopez de Munain.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.