Barrez lehertu dira Osintxuko umeak Poxpolo eta konpainiarekin

Jon Berezibar 2015eko azaroaren 29a

Urteroko bisitari huts egin barik, gaurkoan ere arratsalde-pasa ederra egin dute Osintxu eta inguruetako haur eta gurasoek pailazo koadrilarekin. Ikuskizun berria aurkeztu dute gaurkoan eta magian eta kantuan egin dute pilotalekuan. Osintxuko neskato bi ere atera dituzte eurekin gozokiak egitera, gero guztientzat banatu dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak