Finalerdiak oso erraz gainditu ostean, indartsu irten da frontoira bergararra. Baina, lehen hiru tantoak Intxaustik egin ditu. 3-0 aurreratu da Zegamako pilotaria.
Muguruzak lehen tantoa egin ostean, lehia menderatzen hasi da apurka-apurka. Intxausti ondo defendatu da airez, baina bergararrak bikain bukatu ditu tantoak dejadak erabiliz. Beste hainbat tanto pilota Intxaustiren buru gainetik pasatuz lortu ditu. "Enekok oso ondo jokatu behar izan du finala irabazteko. Partidu gogorra izan da, emaitzak kontrako dirudien arren", esan du Reyes Azkoitiak.