"Podemoseko hautagaiak jende arrunta gara, horixe da ezberdintzen gaituena", azaldu zuen Nagua Albak Bergaran egotearen inguruan galdetuta eta gaineratu: "hori horrela, jendearekin hitz egin eta eurengandik gertu egon gura dugu, kalean". Azaldu zuten bai Kongresuan eta baita Senatuan ere erabakitzeko eskubidea izango dela euren aldarrikapenetako bat, eta herritarren babesa sentitzen dutela ere esan zuten.