Espainiako karate txapelketa bihar, egubakoitza, hasiko dute, eta domekara arte karateka koadrila galanta lehiatuko da Albaceten. Eta bertan egongo da Iker Osinaga, Gipuzkoako txapelduna, eta Espainiako txapelketarako sailkatu dena. Osinagak junior mailan hartuko du esku.