Reyes Azkoitiak ondo ikusten du bergararra, baina ez du Zegamako pilotari Intxausti ezagutzen: "Finalera iritsi bada ondo jokatzen duen seinale. Baina, beste multzotik datorrenez ez dugu ezagutzen. Egia da Zegamatik Segurara oso tarte txikia dagoela, eta zale gehiago izango dituela ondoan, baina Segurako frontoia ona da, alde horretatik ez dago kexurik, eta Muguruzak berea jokatzen badu finala irabazteko aukerak izango ditu, zalantza barik". Bergaran, ostera, alebin, kadete eta gazte mailako partiduak egongo dira jokoan, gaur, 19:30ean hasita.