Udalak eskaera hau aztertu du eta posible ikusten zuen bi erabilerek bat egitea. Txiki Txokoak bi gela ditu; beraz, bata haurrek erabiliko dute, eta bestea, berriz, edadetuek. Erabilera berri hau momentuz urte beterako izango da, elkarbizitza nolakoa den ikusteko. Epe horren ostean, eta alde guztiak ados baldin badaude, horrela jarraituko dute. Egun hauetan udal langileak edadetuek erabiliko duten gunea egokitzeko lanetan dihardute.