"Iaz ez genuen horrenbeste jende espero, 200 lagunendako dortsalak jarri genituen, eta segituan amaitu ziren denak. Hala, azkenean beste 50 lagunendako tokia egin genuen, 250 lagun batu ziren irteera puntuan, eta jendea kanpoan geratu zen", adierazi du Xabi Lijok: "Baina, lehenengo urtea izanda kontuz ibili gura genuen, eta ez genuen jende larregi hartu gura, antolatzaileok ez genekielako zelan erantzungo genuen".
Aurten, ostera, 300 dortsal aterako dituzte Bergarako mendi lasterketarako, eta gaur bertan (hilak 20) zabalduko dute izenemate epea [www.herrikrosa.eus]. Hori bai, antolatzaileek oraindik ez dute ziurtatu ibilbidea iazko berbera izango den: "Erabakitzeke daukagun kontu bat da, iazkoaz batera baditugulako beste pare bat alternatiba eder".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!