Sarrerak bost euroko prezioa izango du, eta egunean bertan gaztetxean edota aurrez Arrano eta Pol-pol tabernetan izango dira eskuragarri. Batutako dirua sahararrei laguntzeko izango da.
Urriaren amaieran uholde handiak jasan zituzten mendebaldeko Saharan, eta Tindufeko errefuxiatuen guneetan kalte larriak eragin zituzten. 2.500 errefuxiatuk baino gehiagok etxeak eta baliabideak galdu dituzte, eta zenbait toki inkomunikatuta gelditu dira. Etxeez gain, eskolak eta ospitaleak ere hondatu ziren uholdeen ondorioz.