Eguenean, berriz, hilak 26, Zineforuma egingo dute Zabalotegi aretoan, 18:30ean. Beldur Barik ekimeneko filmak proiektatuko dituzte, eta ondoren solasaldia izango da.
Udalaren adierazpena
Urriaren 26ko plenoan Udalak EH Bilduk proposatutako adierazpen instituzionala onartu zuen, erakunde publikoak "borroka honetan lehentasunezko eragile" direla "berretsiz".