Udalari kaltetuetako baten senideek eman diote iruzurraren berri. Gazteek biktimari Bergarako ur-sareak arazoak dituelakoan, filtro berezi bat eskaintzen diote. 2.000 eurotik gora eskatzen dute filtroarengatik eta konponketa lanengatik. Udaletik iruzurra salatu eta argitu gura dute Bergarako uretan ez dagoela ezelako arazorik eta egoera ona dela.