Komedia musikala da Caperucita Feroz, eta bertan, Txanogorritxuren ipuina gaur egunera ekarri eta irauli egiten dute. Benidormeko El Bosque hotelean kokatzen da istorioa, eta Los Caperuza eta Los Lobo familiak ditu protagonistatzat.
Bihar, umeentzat
Zapatuan, berriz, ipuin berean oinarritutako beste antzezlan bat eskainiko dute Glu-Glukoek, kasu horretan 3 eta 9 urte bitarteko umeentzat, 18:00etan hasita eta lau euroren truke. Txanogorritxo taularatuko dute. Mari Cruz Melgosa produktore eragilearen hitzetan, "oso ikuskizun ikusgarria da", dekorazioarekin eta argiekin jokatzen dute eta.
Kasu horretan ere, istorio tradizionalari moldaketaren bat edo beste egin diote, "kutsu pedagogikoa" emateko asmoz. Umeen parte hartzea da antzezlanaren oinarria. Hala, abesti ezagunak tartekatuko dituzte, ikusleek kantatu ditzaten.