Beste finalerdia Zegamako udal pilotalekuan jokatuko dute Tartaloetxe 2 eta Beloki elkarteek. Aipatutako bi lehietan garaile ateratzen direnek finala jokatuko dute.
Gaur, egubakoitza, hiru partidu jokatuko dituzte Bergarako udal pilotalekuan, 19:30ean hasita. Lehenengo lehia emakumeen pala txapelketakoa izango da. Bergarako Maider Guridi eta Idoia Agirrezabal bikoteak Intxurre 1 bikotearen aurka jokatuko du. Hurrengo lehia Muguruzarena izango da, eta azkena hirugarren mailakoa.
Hirugarren mailako lehia
Nagusietan, hirugarren mailako partidua jokatuko dute Aristi eta Rezustak Lagunak 1 taldearen aurka. Txapelketako 10. jardunaldia izango da; hurrengoa azkena izango da, eta Antigua 2ren aurka jokatu beharko dute bergararrek.
Binakako finalerdia
Aste bukaerak beste partidu garrantzitsu bat ere utziko du bergararrendako. Nagusien bigarren mailan, binakako finalerdia jokatuko du Bergarak. Etxekoen aldetik Gallastegi eta Iñarra lehiatuko dira. Partidua Azkoitian izango da, bihar, zapatua, 15:30ean. Bergararrek Azkoitiko bikotearen aurka lehiatu beharko dute; azkoitiarren frontoian jokatzea bergararren kalterako ez izatea espero du Reyes Azkoitiak.
Bergarako entrenatzailea pozik dago Bergarak bi finalerdi jokatuko dituelako Gipuzkoako Txapelketan: "Ea ondo jokatzen dugun eta zortea dugun finala jokatzeko, bai banakakoan eta baita binakakoan ere".