Udal-kanpaina Batzordearekin batera, hainbat estrategia diseinatu zituzten, bereziki herritarrek PODEMOS-Ahal duguren programa eta hautagaiak ondo ezagutu ditzaten. Horretarako, ekitaldi desberdinak programatu dituzte, eta hurbilenak ondorengoak dira:
Datorren azaroaren 23an, 19:00tan Irizar jauregian, Gipuzkoatik senaturako hautagai den JULEN BOLLAIN egongo da Oinarrizko Errenta Unibertsalari buruzko hitzaldi bat emateko.
Azaroaren 27an, berriz, egubakoitza, pintxopotea izango da Podemos-Ahal Duguren Kongresu eta Senaturako hautagaiekin eta junteroekin.
Informazio gehiagorako, Bergarako zirkuluaren bloga.